Descripción

23,00€
KARMELE LLANO y MARIA GIRON
Orangutanak eta ni liburuak Karmele Llano albaitari espainiarraren istorioa kontatzen du, eta Borneo-ko oihanetan espezie anai honen kontserbazioan egiten duen lana. Berak kontatua, Karmelek bere haurtzaroa Bilbaon gogoratzen du, Albaitaritza ikasle garaia eta euskal gazte bat planeta honetako txoko urrun honetan bizitzen eta lan egiten amaitzera eraman zuten arrazoiak azaltzen ditu.
Liburuan zehar, Karmelek animaliekiko duen pasioa transmititzen digu, bereziki gurekin hain hurbilekoak diren tximinoei dagokienez, orangutanei alegia. Halaber, espezie hau desagertzeko arriskuan zergatik dagoen azaltzen du, eta Borneo-ko oihanen deforestazioaren atzean dauden interesak zein diren argitzen du; izan ere, Sumatrarekin batera, hau da primate hauek bizi diren munduko toki bakarra.
Maria Girón ilustratzailearen irudiek ederki islatzen dute bai Karmelek tximino hauekiko duen maitasuna, bai animalia hauek gugan pizten dituzten sentimendu sakonak, hain berezi egiten dituztenak.
Irakurketa honetan murgiltzera gonbidatzen zaituztegu, eta Jojo, Peni, Monty eta beste orangutan askoren istorioak ezagutzera; izan ere, Karmele eta bere erakundeko kideen lan nekaezinik gabe, ziurrenik heriotzari aurre egin beharko zioten.
Autora: Karmele Llano
Ilustradora: Maria Girón
Formato: 27,5 x 32,6 cm
Encuadernación: Tapa dura
Número de páginas: 56
ISBN: 978-84-123181-3-5
Disponible para reserva
